Translate

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

2013/11/22


 Azaroak gaurko honetan 22 egun ditu, eta ez dakit gure lagun maiteok ohartu zareten baina... ba al dakizue historian ez dela gehiagotan berriro ere egun hau izango? Egun guztiak bakarrak dira beraz egun zinez erakargarria dugu honako hau ere. Eta egun zirraragarri hau ospatzeko unibertsitatera etortzea erabaki dugu gaur ere zuekin eleketa sakon bat izateko asmoz.
Gogor gabiltza lanean  IKTn 10 ateratzeko intentzioa baitugu, nahiz eta Alaitzek esan berak ez duela inoiz nota hori jartzen. Badakigu gurekin salbuespena egingo duela zinez jatorra baita.
Baina gure lanera itzuliaz gaur gaia guztiz zehazteari ekin digo eta baita egin ere. Saio osoa lanean dihardugu burubelarri prezin, bloggean eta aurkezpenean murgildurik.
 Gero eta egun gutxiago ditugu lana entregatzeko baina gu ez gaude urduri, bada kinka larrian den jendea seguru asko baina sasifilosofook dena dugu kontrolpean. Egunak gero eta laburragoak dira eta iluntasuna ere hagitz nabari da gizartearengan, gabonak gainean ditugu eta familiaren berotasuna jasotzeko garaia badatorkigu. Olentzero badabil bere astoa eta sakuak puntu-puntuan jartzen Euskaldunok zoriontasunez betetzeko eta mundua zoratu beharrean dabil aurten ere loteria erosteko asmoarekin.
Gaurko gure gomendioa horren ingurukoa da, jakintsu ospetsuak gara eta zerbaitegaitiuk izango da, aurten gabonetako loteriaren azken zenbakia 8 izango da beraz badakizue zer erosi, Guk ere loteria saltzen dugu eta kasualitate hutsa izango da baina 8an bukatzen da gure loteria. Jarri kontaktuan eta erosi nahi beste.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina