Translate

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

2013/11/14


Azaroaren 14 da jada, burmuina martxan dago eta hementxe gaude gelan gure blogari jarraipena emateko gogoz eta zirraraz. Ordua da ze gai jorratu nahi dogun erabakitzeko eta inoiz baino serioago ekin diogu lanari. Dakigunez, gaia aukeratzea ez da lan erreza baina argi eduki dugu gaia zeozer motibagarria izan beharko litzatekeela, hau da, umeei zuzendutako zerbait. Azkenik, erabakia hartu dugu, lehen hezkuntzan teknologia berriak sartzea umeen heziketa hobetzeko asmoz. Oso gustura hartutako erabakiarekin eta lan polita egingo dugulakoan gaude, saiatuko gara behintzat eta ikusiko ditugu emaitzak aurrerago baina dugun  ilusiohori ez digu iñortxok kenduko eta etorkizunean sortuko diren arazoei aurre egiteko gai garela argi daukagu nahiz eta, momenturen baten noraezean ibili gintezkeen baina gure gaitasunen berri badaukagu beraz aurrera! Denpora galdu gabe ekin diezaiogun informazioa bilatzeari behingoz!!!

                                               

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina