Lehen eguna izan dela kontuan hartuta, irakasgaiaren nondik norakoa
azaldu digu irakasleak. Honen ondoren, KILIKATIK bloga aztertzen hasi
gara, blog baten funtzionamendua uler dezagun.
Honetaz gain, taldeak osatu behar izan ditugu lehenbait lehen lanean hasi ahal izateko.
Taldea osatzeaz gain, ariketa bat antolatu digu irakasleak, non,
taldekide bakoitzak bere ahuleziak eta bere ezaugarri positiboak jarri
behar izan dituen eta ondoren taldera eraman. Azkenik, taldean adostu
ditugu, beti ere taldearen funtzionamendu egokia bermatuz.
2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala
2013/9/18
Gaur, irakasleak bloga egiteko agindu digu googelen blogger aplikazioa
erabiliz, jarraian gure taldeak lana nola egin pentsatzeari ekin dio.
Horretarako taldekide baten gmaila erabili dugu. Lehenik eta behin gure
blogaren oinarria egin eta izendatu dugu . Geroago blogaren
aplikazioekin jolasean ibili gara hauen erabilera ulertzeko. Gure bloga
personalizatzeari ekin diogu gadget desberdinak erabiliz (filosofiari
buruzko berriak, etiketak, ilargiaren kokapena). Horren ostean orrialde
nagusian talde lana sustatzeko bideo bat txertatu dugu. Azkenik paper
zorroa egiten hasi gara eguneroko esperientziak aipatuz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)