Translate

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

2013/11/15

Euskal Herriko inguru gehientzuenetan euria nagusi dugun egun honetan sasi filisofoak astero legez blogg honi jarraipena emateko gogoz gatozkizue. Probetsuzko eguna izan dugula esan genezake, lanean burubelarri aritu baikara une oro, zuen jakimina asetzeko asmo bizian. Bi lan egiteko agindua jaso dugu gaurkoan, batetik delicious zail bezain dotore bat egin dugu eta bestetik glogster EDU mamitsu bat.
Lau filosofo burutsuok, gure adimen paregabeari esker lana egiteko banatu gara, estrategia ikusgarri bat erabiliaz. Taldean lau gara, beraz bik deliciousa eta beste biek glogsterra egin dugu, ideia gogoangarria honako honetan ere sasifilosofoek izanikoa.
Glogsterrak poster digital bat egitean datza eta deliciousak aldiz pertsona jakin batek kontsultaturiko web orrialdeak ikusteko parada eskaintzen digu. Bi arloetan lan landu bezain arrakastatsua egin dugu, osotasun berebizikoa.
Arazo nimino bat izan dugu saio osoan, kontuan izanik bi ordu terdiko klaseak direla huskeriatzat hartuko dugu. Etiketak egiteko garaian ohartu gara sarritan hitz gutxirekin oso zaila suertatzen dela testuaren edo bideoaren gaia zehaztea. Baina etorkizun hurbil batean arazo horri aurre egingo diogu, behar duen irtenbidea aurkituaz.
Gaurkoz amaiera emango diogu saio honi, hurrengo astean ere beste lerrotxo batzuk eskainiko dizkizuegu, zuen buru lauso horiek argitzeko asmoz.

   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina